600dik gora korrikalari, Zumaiako Zakila Biran

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 6a

600 lasterkari baino gehiago ari da parte hartzen Zumaiako Zakila Biran. 17:00etan hasi da proba, Joxe Mari Alkortak irteera eman duenean. Aurtengo omenduetako bat da Alkorta, Juan Mari Larrañaga eta Club Atletico Zumaiarekin batera. Jon Salvador bilbotarrak (1:04:14) eta Iratxe Aranburu zarauztarrak (1:13:09) dute errekorra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide