2012ko udan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eta Udako UEUko ikastaroak egin dituzten herritarrek diru-laguntzak eska ditzakete dagoeneko. Urriaren 10a bitartean zabalik egongo da horretarako epea.
Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: euskalduntze- edo alfabetatze ikastaroren bat edo, UEUko euskarazko ikastaroren bat egin izatea 2012ko udan, diru-laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea eta ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.
Eskariak Zarauzko Udalaren Erregistro Nagusian (Kale Nagusia, 29) aurkeztu beharko dira.