Udal Gobernuaren oharra, hainbat gairen inguruan

Getariako Hitza 2012ko urriaren 5a

Horrela ibiltzea atsegina ez zaigun arren, eta batzuetan onena kasurik ez egitea dela jakin arren, Andoni Aristik irailean Artzape-n idatzitako eskutitza medio, getariar guztiei hainbat azalpen eman nahiko genizkieke: Batetik, herriko festen balorazio positiboa egiten dugu, herritarren protagonismoa handia izan baita, aurrez antolaketa lanetan zein festa egunetan. Izan ere, aurreko urteko bidetik, jai batzorde irekien bidez, herritarren partaidetzarekin antolatu dira festak. Eta ez zaigu iruditzen politizaturik egon direnik; juxtu aurkakoa, oso herrikoiak izan direla uste dugu. Kiroldegiaren gaiari helduta, bai lehengo urtean, baita aurten ere, Udaleko langileekin elkarlanean, betebehar legalak jarraituz egin dira lehiaketak. Eta une oro kargu politikoak erabakitze mahaitik kanpo mantendu gara. Erabakiak guztiz teknikoak izan dira. Aipatzen duen bi langileen kontua, berriz, kiroldegiko kudeaketa eraman duten bi enpresen artekoa da, eta ez dugu ulertzen zergatik leporatzen digun guri. Lorezaintzari dagokionez, haien lana eta soldata, biak jaitsi dira %25ean. Izan ere, 2011ko urtarrilean, Andonik eta lorezainak sinatutako 4 urterako kontratua medio, herriak urtero 72.838 € ordaindu behar zituen, berdegune eta lorategien mantenuarengatik. Herriko dimentsioak ikusita, hau gehiegikeria itzela zen. Nolatan sinatu zen halako kontratua? Kasu honetan ere, egin duguna kontratuak herriko behar eta ahalmenetarako egokitzea izan da. Honi lotuta, bai, murrizketak egin beharrean aurkitu izan gara. Lehenak eta [...]

Horrela ibiltzea atsegina ez zaigun arren, eta batzuetan onena kasurik ez egitea dela jakin arren, Andoni Aristik irailean Artzape-n idatzitako eskutitza medio, getariar guztiei hainbat azalpen eman nahiko genizkieke:
Batetik, herriko festen balorazio positiboa egiten dugu, herritarren protagonismoa handia izan baita, aurrez antolaketa lanetan zein festa egunetan. Izan ere, aurreko urteko bidetik, jai batzorde irekien bidez, herritarren partaidetzarekin antolatu dira festak. Eta ez zaigu iruditzen politizaturik egon direnik; juxtu aurkakoa, oso herrikoiak izan direla uste dugu.

Kiroldegiaren gaiari helduta, bai lehengo urtean, baita aurten ere, Udaleko langileekin elkarlanean, betebehar legalak jarraituz egin dira lehiaketak. Eta une oro kargu politikoak erabakitze mahaitik kanpo mantendu gara. Erabakiak guztiz teknikoak izan dira. Aipatzen duen bi langileen kontua, berriz, kiroldegiko kudeaketa eraman duten bi enpresen artekoa da, eta ez dugu ulertzen zergatik leporatzen digun guri.

Lorezaintzari dagokionez, haien lana eta soldata, biak jaitsi dira %25ean. Izan ere, 2011ko urtarrilean, Andonik eta lorezainak sinatutako 4 urterako kontratua medio, herriak urtero 72.838 € ordaindu behar zituen, berdegune eta lorategien mantenuarengatik. Herriko dimentsioak ikusita, hau gehiegikeria itzela zen. Nolatan sinatu zen halako kontratua? Kasu honetan ere, egin duguna kontratuak herriko behar eta ahalmenetarako egokitzea izan da.

Honi lotuta, bai, murrizketak egin beharrean aurkitu izan gara. Lehenak eta nagusienak, ordea, gure buruari. Bi liberatutik bakarra izatera pasa da Udala, eta honen soldata ere jaitsi egin dugu. Hala, aurreko legegintzalditik, goi karguen soldatetan urteko 70.109,04 € aurreztuko ditugu (%56ko murrizketa). Eta zinegotzien dietetan, 3.888,00 € / urteko (%20ko murrizketa). Horrela aurreztutako dirua gizarte zerbitzuak, herriko kirol, kultura taldeei laguntzak… mantentzeko erabiltzen ari gara.

Bestetik, futbol zelaiari buruz, inoiz ez dugu esan zelaia ez denik egingo. Ketarekin harremana badugula, eta zelaia egiteko aukera edo proiektua aurkeztuz gero, aztertuko dugula baizik. Beti ere, Udalaren eta herriaren egoera ekonomikoa kontuan hartuta. Gezur eta manipulazioekin ez dela inora iristen uste dugu. Eta herriko taldeak eztabaida politikoan gaiztakeriaz sartuz (aurrez Artzaperekin egin bezala) are eta gutxiago.

Ez gara Andoniren gutunetako gezurrei erantzuten ibiliko hilero. Gure ahaleginak herriaren alde lan egiteko baliatu nahi ditugu. Eta egiten ari garenaren berri emango dugu webgunearen, aurkezpen irekien edota prentsaren bidez. Azkenik, 2011ko hauteskundeetan herriak bozkatu zuen aldaketa behingoz onartzeko, eta ekarpenak egiten hasteko deia luzatzen diogu Andoniri, beste behin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide