Urriaren 21eko hauteskundeetarako kanpainaren barruan, EAJko hainbat hautagai Zumaian izango da bihar. Maria Eugenia Arrizabalaga eta Edurne Egaña zumaiarrekin eta Alex Etxeberria azpeitiarrarekin batera, Espainiako Kongresuan diputatua den Arantza Tapia izango da .11:00etan Algorri Interpretazio Zentroa bisitatuko dute, eta handik kalez kale ibiliko dira herritarrei botoa eskatzen.