Zazpi urte pasatu dira Zarauzko kaleetako asfaltoaren mantenimendurako azken lanak egin zirenetik. Hori dela eta, udalak azterketa egin du kaltetuen dauden bideak identifikatzeko eta konpondu ahal izateko. Hala, «premiazko» sei gune finkatu dituzte. Lanak datorren astean hasiko direla aurreikusi dute, eguraldi ona eginez gero. Astelehenean, zehazki, Urdaneta kalean, autobide azpiko tartea landuko da. Jakinarazi dutenez, fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dituzte bertan eta baliteke trafikoa desbideratzea. 08:30etan hasiko dira lanean. Egun berean, goizez, hilerrian ertzak fresatuko dituzte, pabimentu berria ondo kokatzeko eta ondoren asfaltatzeko. Trafikoa ohi bezala mantenduko dute.
14:00etatik aurrera, berriz, Vista Alegreko 156 metro koadroko azalera landuko da, fresaketa eta asfaltatze lanak eginez. Hori egin ahal izateko, trafiko a moztuko dute; udaltzainek hesiak jarraiko dituzte. Horrekin batera, Talaimendiko goi pasabidean, oinarriaren azalera fresatuko dute. Trafikoa desbideratuko dute horretarako.
Asteartean jarraituko dute lanekin. Goizez zein arratsaldez, Hegoalde eta Bustinzuri kaleen arteko eremua konponduko dute, fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dituzte, eta autoentzat bide alternatiboa atondu ere.
Datorren astelehenean, hilaren 15ean, Herrikobarra inguruan, Foruen plaza eta San Frantzisko kalearen arteko tartean egingo dituzte obrak; bost zentimetroko asfaltatze berria jarriko da. Egun osoan moztuta egongo da trafikoa.