Asteazken eta ostiraletan jokatuko da Orioko Frontenis Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 4a

Atzo abiatu zuten Orioko Frontenis Txapelketa eta pilota elkartetik jakinarazi dutenez denera 18 bikotek eman dute izena txapelketan eta sei bikoteko hiru talde egin dituzte. Asteazken eta ostiraletan Hasiera batean, partidak ostiraletan jokatzea aurreikusi zuten antolatzaileek, baina 18 bikotek izena eman dutela kontutan hartuta, denak ostiralean jokatzea ezinezkoa izango zenez, asteazkenetan ere jokatuko dituzte partidak Asteazkenero, hiru partida jokatuko dituzte 20:00etatik aurrera eta ostiraletan, berriz, 18:00etan hasita sei partida izango dira. Giro «polita» txapelketan Orioko Pilota Elkartetik adierazi dutenez, giro «polita» izango da asteazken iluntzean eta ostiral arratsaldetan eta herritar oro frontenis txapelketa ikustera gonbidatuta daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide