Aralar-Ezker Anitzak Udal Gobernuak polikulturalaren proiektua bertan behera uzten joateko emandako pausuak «txalotu» ditu: «Azken plenoan Udalak Artek enpresarekin zuen kontratua etetea onartu zen, eta hau urrats aipagarria dela deritzogu».
Koalizio horretako kideek adierazi dutenez, urreko legealdian, «behin eta berriz» agertu zuten proiektu horrekiko zuten kontrakotasuna. «Edukiei garrantzia eman beharrean; edukiak sortzeko ateak zabaltzea helburu izan beharrean, edukiontzia bera baitzuen helburu», zehaztu dute.
Hala ere, urteetan zehar arlo horretan egon den gabezia asetu beharra dago haien aburuz: «Kultur mugimendua indartu, zein, baliabidez elikatu behar da. Eraikin berrietan pentsatu beharrean, ditugun eraikuntzei dagokien balioa aitortuz eta kultur sormenari irekiz». Horrenbestez, «hutsik alferrik galtzen dauden guneak» berpiztea beharko luke gobernuaren lehentasun; besteak beste, Modelo Zinema, «herriko eraikinetatik garrantzitsu eta interesgarrienetakoa».