Hondakinen inguruan getariarrekin iritziak partekatuko dituzte gaur

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urriaren 4a

Gaur bilduko da lehenbizikoz Getariako Ingurumen Mahaia. Bildu agintean jarri zenean, udalaren funtzionamendua aldatzea erabaki zuen, herriko hainbat kontutan getariarren parte-hartzea sustatze aldera. «Lehen erabakiak batzorde itxietan hartzen ziren, eta horietan ezin zuten parte hartu herritarrek. Hori dela eta, mahai irekiak sortzea erabaki genuen», azaldu du Aitor Irigoien zinegotziak. ildo horretatik, udal taldeak, Getaria Zero Zabor taldea eta norbanakoak gonbidatu dituzte bertaratzera. Getariako udaletxeko pleno aretoan izango da bilera, 19:00etatik aurrera. Batez ere, hondakinen inguruan iritziak trukatzea izango da gaur aurkeztuko duten mahai horren helburua. «Geuk edozein erabaki aurretik, herritarrei hitza ematea garrantzitsua dela uste dugu». Hala, gai horri lotutako hainbat kontu izango dute hizpide.«Azkenaldian aurrepausoak eman ditugu hondakinen inguruan: autokonposta nahi da bultzatu, hondakin arriskutsuak biltzeko etxola jarri dugu frontoi atzean, bosgarren edukiontzirako ontziak ere banatu ditugu… Zehazki, neurriok aztertu eta aurrera begira landu beharreko bideak landuko ditugu». Hala, herriko denda eta jatetxeekin hondakinak nola bildu aztertuko dute eta baita elkarte gastronomikoetan birziklapena nola sustatu ere, besteak beste. Getarian orain arte «gauzak nola egin» diren eta nola hobetu daitezkeen aztertuko da. «Getariako birziklatze tasa oso baxua da Gipuzkoako beste herriekin alderatuz». Egun, %25eko birziklatze tasa du kostaldeko herriak. «Horri aurre egiteko asmoa dugu Ingurumen Mahaiaren bitartez, herritarren ideiak bilduz, [...]

Hondakinen inguruko hainbat ekimen jarri ditu martxan Getariako Udalak, tartean hondakin arriskutsuak biltzeko etxola. Irudian, Gorka Bordagarai zinegotzia (ezkerrean) eta Nika Lertxundi, etxolaren parean (Amaia Ventas/Urola Kostako Hitza)

Gaur bilduko da lehenbizikoz Getariako Ingurumen Mahaia. Bildu agintean jarri zenean, udalaren funtzionamendua aldatzea erabaki zuen, herriko hainbat kontutan getariarren parte-hartzea sustatze aldera. «Lehen erabakiak batzorde itxietan hartzen ziren, eta horietan ezin zuten parte hartu herritarrek. Hori dela eta, mahai irekiak sortzea erabaki genuen», azaldu du Aitor Irigoien zinegotziak. ildo horretatik, udal taldeak, Getaria Zero Zabor taldea eta norbanakoak gonbidatu dituzte bertaratzera. Getariako udaletxeko pleno aretoan izango da bilera, 19:00etatik aurrera.

Batez ere, hondakinen inguruan iritziak trukatzea izango da gaur aurkeztuko duten mahai horren helburua. «Geuk edozein erabaki aurretik, herritarrei hitza ematea garrantzitsua dela uste dugu». Hala, gai horri lotutako hainbat kontu izango dute hizpide.«Azkenaldian aurrepausoak eman ditugu hondakinen inguruan: autokonposta nahi da bultzatu, hondakin arriskutsuak biltzeko etxola jarri dugu frontoi atzean, bosgarren edukiontzirako ontziak ere banatu ditugu… Zehazki, neurriok aztertu eta aurrera begira landu beharreko bideak landuko ditugu». Hala, herriko denda eta jatetxeekin hondakinak nola bildu aztertuko dute eta baita elkarte gastronomikoetan birziklapena nola sustatu ere, besteak beste.

Getarian orain arte «gauzak nola egin» diren eta nola hobetu daitezkeen aztertuko da. «Getariako birziklatze tasa oso baxua da Gipuzkoako beste herriekin alderatuz». Egun, %25eko birziklatze tasa du kostaldeko herriak. «Horri aurre egiteko asmoa dugu Ingurumen Mahaiaren bitartez, herritarren ideiak bilduz, proposamenak kontuan hartuz eta elkarrekin pausoak zehaztuz», adierazi du Bilduko zinegotziak.
Hondakinez gain, orokorrean ingurumenari lotutako beste hainbat gai ere landuko dute aurrera begira.

Parte Hartze Mahaia
Dagoeneko hainbat mahai osatu dute: euskara eta kultura, kirola, turismoa, festa eta konpartsaren inguruko mahaiak. Horri gaur aurkeztuko dutena gehitu zaio.

Horiez gain, beste bat sortzeko asmoa dute: Parte Hartze Mahaia. Beste mahaien funtzionamendua eta herritarren parte hartzea nola bultzatu zehaztea izango da horren helburua.

Orain arte getariar ugarik hartu du parte aipatu mahaietan, eta aurrerantzean herritarrek joera hori izango dutela espero dute Udal Gobernuko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide