Azpeitiko Udal Liburutegian, Literaturzaleen Txokoak helduei zuzendutako ekimen bat jarri du martxan, eta literatur solasaldia izango da azaroaren 15ean. Itxaso Martinen Ni, Vera eleberria eztabaidatuko dute 18:30eaan, eta edonork hartu dezake parte saioan. Informazio gehiago liburutegian jaso daiteke, eta bertan jaso daiteke liburua. Pako Aristi idazlea izango da moderatzailea, eta abendura bitartean bi solasaldi egingo dituzte. Pasa zen hilaren 25ean lehen bilera egin zuten. Halaber,
liburutegiak blog berriak honako helbidea du: liburutegiak.blog.euskadi.net/azpeitia.