Gaur bio-hondakin ontzia jasotzeko azken eguna da

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 4a

Irailaren 13an abiatu zuen Orioko Udaleko Hondakinen Mahaiak Ez da marroia:birziklatzea beharrezkoa da ekimena. Ordutik Orioko Zero Zabor taldeko kideek hondakin organikoa gaika biltzeko etxerako bio hondakin ontzia, kaleko edukiontzia irekitzeko giltza eta bio hondakina modu egokian biltzeko informazio orriak banatu dituzte azokan. Gaur izango da plazan ontzi horietako bat jasotzeko azken eguna. Aurreko astetan bezala, 9:00etatik 13:00etara Orio Zero Zabor Taldeko kideek postua jarriko dute, baina herritar guztiek bio-hondakina biltzeko edukiontzi txikia jasotzeko aukera izan dezaten, arratsaldean ere banatuko dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Birziklatze tasa handitzea Orioko Udalak herriko etxe guztietan bio-hondakinak birziklatzea lortu nahi du eta horretarako, iraila erdialdetik bio-hondakin ontziak banatzen ari da interesatu guztien artean. Ez da marroia: birziklatzea beharrezkoa da ekimenarekin alde batetik herriko birziklatze tasa handitu nahi dute eta bestetik herritarrei birziklatze prozesua errazteko baliabideak eman nahi dizkiete. Hitzaldi informatiboak Herritarrei hondakin organikoa birziklatu ahal izateko baliabideak eskaintzeaz gain, urrian zeharrerako gaikako bilketa ongi egiten ikasteko hitzaldi informatiboak antolatu dituzte, oriotarren arten banatutako inkestaren emaitzak ikusi ondoren. Hitzaldi horiei buruzko informazioa aurrerago zabalduko du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide