Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduko udal gobernuarentzat oriotarrak dira herriaren motorra, horregatik 2013ko udal aurrekontua osatzerako garaian herritarrek ekarpen eta iritziak ezagutu nahi dituzte Zure ahotsa gure hitza ekimenaren baitan.
Beñat Solaberrieta alkateak eta Amaia Dorronsoro, Bixente Lasa, Ekiñe Saizar eta Jon Agirresarobe zinegotziek herritarren kezka, arazoak eta ekarpenak jaso nahi dituzte datozen astetan eta horretarako bilerak egingo dituzte. Bilera bakoitzean auzo jakin bateko gaiak landuko dituzte; hauek arunbatetan izango dira 10:00etatik 12:00etara kultur etxean azaroaren 3a bitartean.
Ondoren, azaroaren 10ean herriko eragile desberdinekin bilduko dira zinegotziak. Bilera horretarako propio prestatutako talde dinamika erabiliko dute bilera egiteko eta euren ekarpenez hitz egiteko.
Aurrekontua azaro erdirako
Bilera bakoitzean herritarrek eta Bilduko bina zinegotzik parte hartuko dute eta herritarren kezkak, arazoa eta ekarpenez hitz egingo dute. Orioko Bildutik jakinarazi dutenez, «asmoa ez da kexak bildu eta zerrendatzea, informazioa joan-etorrikoa izanik, auzoko edota herriko arazo garrantzitsuei irtenbidea elkarrekin bilatzen saiatzeko bidea egin nahi da».
Herritar eta eragileekin bilerak aurrikusi bezala joaten badira, azaroaren erdi alderako Udalbatzako gainontzeko udal taldeei aurrekontu proposamena aurkezteko asmoa du Bilduk.
------------------------------
Aurrekontu parte-hartzaileak
Bilera egutegia
-Urriaren 6an, plaza eta Bikamiota arteko auzotarrekin bilera.
-Urriaren 13an, hondartza inguruko herritarrekin bilera.
-Urriaren 20an, Goiko Kaleko auzotarrekin bilera.
-Urriaren 27an, San Martin bailarako bizilagunekin bilera.
-Azaroaren 3an, Dike inguruko bizilagunekin bilera.
-Azaroaren 10ean, herriko eragileekin bilera.