Buru osasunaren inguruko kontakizun laburren lehiaketa jarri du martxan Agifesek

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 3a

Agifes, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak, Burua Aske I. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du abian. Buru gaixotasunen ingurukoak izan behar dute testuak,  eta eritasunok dituzten pertsonei et...

Agifes, buruko gaixotasuna duten pertsonak eta horien senideak biltzen dituen Gipuzkoako elkarteak, Burua Aske I. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du abian. Buru gaixotasunen ingurukoak izan behar dute testuak,  eta eritasunok dituzten pertsonei eta senideei eragiten dieten mitoak eta aurreiritziak gainditzen laguntzea du helburu. ‘Baikor pentsatu nahi duzu?’ sentsibilizazio kanpainako ekimenetako bat da lehiaketa. Kanpainaren xedea da buru nahasmenduak dituzten pertsonekiko enpatia sustatzea, baita jarrera baikorra hedatzea ere, horrek, elkartearen arabera, egoera konplexuei aurre egiten laguntzen baitu.

www.baikorpentsatzendugu.org webgunearen bitartez aurkez daitezke lanak datorren azaroaren 16a arte. Atarian bertan zehazten dira oinarriak ere. Agifeseko sentsibilizazio batzordea arduratuko da irabazleak hautatzeaz. Guztira, hiru sari banatuko dira: lehenengoak 400 euro jasoko ditu; bigarrenak 200, eta hirugarrenak 100. Horrez gain, hiru sailkatuek diploma bana jasoko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide