Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta HITZAk

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 3a

Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitza-k elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Hitzaren proiektua babestu du udalak, eta eskualdean euskararen normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du egunkariak. Irudian, ezkerretik eskuinera, Hitzako kudeatzailea Uxua Ostolaza, Azpeitiko Euskara zinegotzi Ainhoa Beristain, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Hitzako zuzendari Leire Ventas.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide