Atzo (asteartea, urriak 2) arratsaldean Errezilgo eguneko zentroan bisita berezia izan zuten. Kubatik hiru lagun joan ziren, landa inguruko zentroa ikustera eta hangoekin esperientziak partekatzera. Kubako taldea Gipuzkoako hainbat esperientzia ezagutzen dabil, eta Errezilgoek Kubako esperientzien berri ere jaso zute. "Gure zentroek ere egoera desberdinak dituzten pertsonei atentzioa zuzentzen diete eta herriko beste taldeekin eta eragileekin egiten diren programak oso gustukoak izan zituzten", dio Saiaz Gizarte Zerbitzuetako Udal Elkarteko Elena Rikondok. Euskal Fondoak gonbidatuta etorri da Kubako taldea, eta haiekin batera Errezilen izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko dependentzia saileko Arritxu Manterola eta Saiazeko ordezkariak.