Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko azoka egunetan (asteartetan) Azpeititik Urrestillarako autobus zerbitzua martxan jarri dute berriro. Urteetan martxan egondako zerbitzua eten egin zuten orain dela hilabete batzuk. Orain, eta «auzotarrek eginiko eskaerari erantzuna eman» nahirik, Udalak berriro jarri du astearte goizetan azokatik Urrestillara itzultzeko autobusa.
11:30ean irtengo du autobusak Azpeititik, eta anbulatorio aurreko autobus geltokian edota Artetxe hotela zenaren aurrean hartu ahal izango da. Asteartetako edota azoka egunetako autobus zerbitzua urte guztian zehar eskainiko dutela jakinarazi du Azpeitiko Udalak; baina abuztuan ez da egongo.
Beizamarako zerbitzua
Urrestillatik Azpeitira etortzeko, berriz, Beizamatik abiatzen den autobusa erabili ahal izango da, orain arte bezalaxe. Eskola egunetan Beizamatik 07:50ean, 08:27an, 14:22an, 17:22an eta 19:32an irteten du autobusak, eta Urrestillatik 08:00etan, 08:37an, 14:32an, 17:32an eta 19:42an pasatzen da.
Azpeititik Beizamara joateko, berriz, eskola egunetan, 08:10ean, 14:00etan, 17:00etan eta 19:15ean irteten du autobusak.
Bestela, taxi-bus zerbitzua ere erabili daiteke Azpeitia eta Beizama artean. Zerbitzua erabiltzeko bezperatik 943-000117 telefonora deitu behar da, 09:00etatik 14:00etara. Zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa da Lurraldebuseko txartela edukitzea.