Urola Itsasadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia martxan jartzeko urratsak ematen hasia zen udaberrian Zumaiako Udala. Plan Bereziaren helburua Urola itsadarrak dituen balio ekologikoak mantendu eta berreskuratzea da eta horretarako bertan egiten diren jarduerak ezagutu eta arautu behar dituzte.
Urola Itsadarra Babesteko Plan Berezia herritarren parte hartzearen bidez osatu nahi du Zumaiako Udalak eta horretarako datorren astean herritarrekin eta eragileekin bilduko da prozesua gidatuko duen Ekolur enpresa.
Ingurua babesteko neurriak
Parte-hartze prozesuko bileretan Urola itsasadarrean egiten diren jarduerak aztertuko dituzte herritarrek eta eragileek eta paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egingo dituzte jarraian.
Zumaiako Udaleko Ingurumen zinegotzi Aitor Leizak jakinarazi duenez, bileretan jasotzen diren proposamenak eta kezkak erakunde desberdinek osatuko duten mahai tekniko batek aztertuko ditu eta horiek kontutan hartuta Urolako Itsadarra Babesteko eta Mantentzeko Plan Berezia osatuko dute.
Bileretan parte hartzeko
Parte-hartze prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek udaletxeko harreran eta udalaren webgunean eman dezakete izena. Bileretan izan ezin dutenek webgunean bertan ere egin ditzazkete euren ekarpenak.
---------------------------
Bilerak
-Urriaren 9an, asteartea. 19:00etan Algorri Interpretazio Zentroan Santiago eremua aztertuko dute.
-Urriaren 10ean, asteazkena. 19:00etan Algorri Interpretazio Zentroan Bedua eta Artadi eremuak izango dira aztergai.
-Urriaren 16ean, asteartea. 19:00etan Oikiako Elkartean Dornutegi-Oikiako ibarrak aztertuko dituzte.