Bigarren liburua aurkeztu du Bertol Arrietak

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 2a

Bigarren liburua aurkeztu berri du Bertol Arrieta zarauztarrak: Alter ero. Zortzi ipunez osatutako lana da, eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Idazleak berak azaldu ditu lanaren nondik norakoak prentsaurrekoan, Donostiako Koldo Mitxelenan, gaur goizean: “Abiapuntua gertakizun xume bat da kasu guztieta, ez horregatik berezia ez dena. Pertsona batek autoa aparkatu, eta itzultzerakoan ez dagoela ikusten du. Edo protagonistak gizon bat ikusten du, plastikozko poltsa bat itsasoko urez betetzen, eta maletan sartzen. Halako gertakariak, xumeak baina bereziak”. “Bertol Arrietaren zortzi ipuin hauetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik”, azaldu du editoreak bere aldetik.  

Bigarren liburua aurkeztu berri du Bertol Arrieta zarauztarrak: Alter ero. Zortzi ipunez osatutako lana da, eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Idazleak berak azaldu ditu lanaren nondik norakoak prentsaurrekoan, Donostiako Koldo Mitxelenan, gaur goizean: “Abiapuntua gertakizun xume bat da kasu guztieta, ez horregatik berezia ez dena. Pertsona batek autoa aparkatu, eta itzultzerakoan ez dagoela ikusten du. Edo protagonistak gizon bat ikusten du, plastikozko poltsa bat itsasoko urez betetzen, eta maletan sartzen. Halako gertakariak, xumeak baina bereziak”.

“Bertol Arrietaren zortzi ipuin hauetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik”, azaldu du editoreak bere aldetik.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide