Iñurritzako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Euskal Herriko historiaren inguruko hitzaldiak izango dira hilabete honetan. Koldo Ortegak euskaraz zein gaztelaniaz gidatuko ditu saiook; gaur eta igandean euskaraz, urriaren 16an eta 23an gaztelaniaz eta hilaren 30ean, aldiz, bi hizkuntzatan. Hitzaldiak elkartean bertan izango dira, 18:45etik aurrera. Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.