Menu beganoa eta Old Seed bakarlariaren kontzertua izango dira Putzuzulon, ostegunean

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 1a

Hileko lehen osteguneko ohiturarekin jarraituz, etzidamu jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo 20:30etik aurrera. Ohi bezala, animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong eta JP sukaldariek, eta “bo...

Hileko lehen osteguneko ohiturarekin jarraituz, etzidamu jantoki begano bilakatuko da Putzuzulo 20:30etik aurrera. Ohi bezala, animalia jatorririk gabeko elikagaiekin bi plater eta postrea prestatuko dituzte Tito, P. Bong eta JP sukaldariek, eta “borondate xumearen” truke dastatzeko aukera izango da.

Oraingoan, gainera, sorpresa izango da afalostean: Old Seed bakarlari kanadiarrak kontzertua eskainiko du. Urriaren 6an, larunbatean, Getarian izango da. Harralde taberna girotuko du 22:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide