Orioko Udalak milioi bat euroko inbertsioa egingo du kanpinean

Karkara.eus 2012ko urriaren 1a

Irailaren 27ko udalbatzarrean onartu zen gaia, beste 7 gairekin batera

Irailaren 27ko udalbatzarrean 8 gai izan ziren mahai gainean eta denak onartu ziren, nahiz eta guztiek ez zuten emaitza bera izan bozketan. Udaleko hamabi zinegotzi bertaratu zire...

Irailaren 27ko udalbatzarrean onartu zen gaia, beste 7 gairekin batera

Irailaren 27ko udalbatzarrean 8 gai izan ziren mahai gainean eta denak onartu ziren, nahiz eta guztiek ez zuten emaitza bera izan bozketan. Udaleko hamabi zinegotzi bertaratu ziren –Angel Del Hoyo, EAJko zinegotzia, falta zen– eta gai guztiak onartu ziren.

Hala, Orioko Udalak kanpineko zaharberritze lanetan milioi bat euroko inbertsioa egitea onartu zuen Bildu eta Orainen aldeko botoekin. EAJri ez zaio ongi iruditu Udalak hau gauzatzeko erabili duen finantzazio prozedura eta horren gainean eztabaida izan zuten Jon Redondo, Miriam Uranga eta Beñat Solaberrieta udal ordezkariek.

Hemen duzue hiru ordezkariek izan zuten iritzi trukaketa:


Gauzak horrela, lanak datorren neguan egingo dira eta bi hilabeteko epea izango du lehiaketa irabazten duen enpresak bungalowak jarri eta gainontzeko lanak gauzatzeko.

Gainontzean, plenora eraman ziren gai guztiak onartu ziren. Gaiak ikusteko, klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide