Aizarnazabalen Sanmiel Eguna dute gaur, eta ohi bezala, Sagardo Lehiaketak hartu du tarte berezia. Aurtengo 23. aldiaizan da, eta herriko zortzi ekoizlek hartu dute parte. Herritarrez bete da plaza goizean, eta horiek sagardoa txorizoarekin dastatzen zuten bitartean, epaimahaia sagardo onena erabakitzen aritu da. Horiek adierazi dute, aurten aurkeztutakoek “aspaldiko maila altuena” dutela.
Atzo hasi zituzten Sanmielak Aizarnazabalen, eta bihar bitartean ez du etenik izango jaiak. Egitaraua hemen ikus daiteke.






