Itxasmendiko auzokideak San Miguel Eguna ospatzen hasi dira

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 29a

Atzo arratsaldeko suzirien jaurtiketarekin eman zioten hasiera Itxasmendiko bizilagunek auzoko jaiei. Gaur, San Miguel Egunaren harira, ospakizunekin jarraituko dute. Goizean, tiro lehiaketa eta toka txapelketa jokatu dituzte, jendearen ikusmin artean...

Atzo arratsaldeko suzirien jaurtiketarekin eman zioten hasiera Itxasmendiko bizilagunek auzoko jaiei. Gaur, San Miguel Egunaren harira, ospakizunekin jarraituko dute. Goizean, tiro lehiaketa eta toka txapelketa jokatu dituzte, jendearen ikusmin artean. Eguerdian, atletismo pistaren erdian jarri duten karpapean egingo dute auzo bazkaria. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Carrillo Stunt Show motor erakustaldia izango da eta, jarraian, saiheski eta piper erre dastaketa, sagardo eta guzti. Eguna Jalisko band taldearen dantzaldiarekin biriilduko dute. Bihar, berriz, haurrentzako jolas parkea, patata tortilla lehiaketa eta Eusko Label parrillada dastaketa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide