Golf jardunaldi irekia egin dute hondartzan

Aritz Mutiozabal 2012ko irailaren 29a

Approach Golf Kluba elkarte sortuberriak golf jardunaldia antolatu du gaur goizean, kirol hau herritarren artean ezagutzera emateko eta, bide batez, praktikatzeko aukera izateko. Horretarako, ikastaro irekiak eskaini dituzte erabat doan, Malekoi bukae...

Approach Golf Kluba elkarte sortuberriak golf jardunaldia antolatu du gaur goizean, kirol hau herritarren artean ezagutzera emateko eta, bide batez, praktikatzeko aukera izateko. Horretarako, ikastaro irekiak eskaini dituzte erabat doan, Malekoi bukaeran, hondartzan. Iñaki Alustiza golf jokalari zarauztarra ere bertan izan da; parte-hartzaileei gomendioak emateaz gain, erakustaldia eskaini du eguerdian. Jardunaldi amaieran hainbat sari banatu dituzte.

100195 100197 100194 100193 100192 100191 100190 100189 100188

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide