Zarauzko EH Bilduk “gizartearekiko konpromiso irmoak” aurkeztu ditu

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 28a

                Zarauzko EH Bildu aurkeztu berri dute, eta haren konpromisoak “argi” utzi dituzte Aser Lertxundi (Aralar), Mari Tere Aldai (EA) eta Txumai Iturriak (Ezker Abertzalea). Nazio mailan sinaturiko konpromisoak herri mailan gauzatzeko “asmo irmoa” dutela adierazi dute, hala. Batetik, bakearekin eta konponbidearekin duten konpromisoa nabarmendu dute: “Hau da, pertsona guztiek, ideia guztiek eta, finean, proiektu politiko guztiek bere bidea jorratzeko aukera izan dezaten bermatzea. Pertsona guztien eskubideetatik abiatuz, Euskal Herriak herri gisa dituen eskubideak aitortu eta errespetatzeko konpromisoa“. Bestetik, eskualde mailako garapen eredu baten aldeko apustua egin dute, “elkarrekin garatu eta adosturiko Alternatiba Sozioekonomikoa oinarri, egoera iraultzeko asmo sendoa dugu: politika fiskalak berraztertuz, ehun produktiboan inbertituz, sektore estrategikoen kontrol publikoa areagotuz, elikadura burujabetza eta ingurumenaren aldeko apustua eginez eta beste hainbat proposamen bideragarri landuz“. Hala, demokrazia zuzenarekin eta parte-hartzearekin duten konpromisoa azaldu dute: “Herritar oro eraldaketaren protagonista bihurtu nahi baitugu, ez soilik 4 urtean behin eginiko bozkaren bitartez, erabakietan parte hartzeko tresnak eta baliabideak ezarriz baizik. Arrazakeria eta xenofobiaren aurka, etaemakume eta gazteekiko ditugun konpromisoak ozen aldarrikatzen ditugu. Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugulako, eta oraina eta etorkizuna diren gazteekin nahiz emakumeekin bidea jorratu ezean, eraldaketa ez delako posible izango“. Horrez gain, euskararekiko  konpromisoa [...]

 

 

 

 

 

 

 

 

Zarauzko EH Bildu aurkeztu berri dute, eta haren konpromisoak “argi” utzi dituzte Aser Lertxundi (Aralar), Mari Tere Aldai (EA) eta Txumai Iturriak (Ezker Abertzalea). Nazio mailan sinaturiko konpromisoak herri mailan gauzatzeko “asmo irmoa” dutela adierazi dute, hala. Batetik, bakearekin eta konponbidearekin duten konpromisoa nabarmendu dute: “Hau da, pertsona guztiek, ideia guztiek eta, finean, proiektu politiko guztiek bere bidea jorratzeko aukera izan dezaten bermatzea. Pertsona guztien eskubideetatik abiatuz, Euskal Herriak herri gisa dituen eskubideak aitortu eta errespetatzeko konpromisoa“.

Bestetik, eskualde mailako garapen eredu baten aldeko apustua egin dute, “elkarrekin garatu eta adosturiko Alternatiba Sozioekonomikoa oinarri, egoera iraultzeko asmo sendoa dugu: politika fiskalak berraztertuz, ehun produktiboan inbertituz, sektore estrategikoen kontrol publikoa areagotuz, elikadura burujabetza eta ingurumenaren aldeko apustua eginez eta beste hainbat proposamen bideragarri landuz“. Hala, demokrazia zuzenarekin eta parte-hartzearekin duten konpromisoa azaldu dute: “Herritar oro eraldaketaren protagonista bihurtu nahi baitugu, ez soilik 4 urtean behin eginiko bozkaren bitartez, erabakietan parte hartzeko tresnak eta baliabideak ezarriz baizik. Arrazakeria eta xenofobiaren aurka, etaemakume eta gazteekiko ditugun konpromisoak ozen aldarrikatzen ditugu. Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugulako, eta oraina eta etorkizuna diren gazteekin nahiz emakumeekin bidea jorratu ezean, eraldaketa ez delako posible izango“.

Horrez gain, euskararekiko  konpromisoa ere nabarmendu dute Zarauzko EH Bilduko hiru ordezkariek: “Gizarte eleanitza pertsona eleanitzez osatua dagoela sinisten dugulako. Euskararen normalizazioa eta ofizialtasuna ezinbestekoak dira eta bide horretan jarduteko asmoa azaltzen dizuegu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide