Bularreko minbizia hizpide izango da ostegunean Alondigan

Getariako Hitza 2012ko irailaren 28a

Getariako Udalak, Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako emakumeen Elkartearekin elkarlanean bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du datorren ostegunerako. Hitzaldia, Donostia Onkologiko Ins...

Getariako Udalak, Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik eragindako emakumeen Elkartearekin elkarlanean bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du datorren ostegunerako. Hitzaldia, Donostia Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola doktoreak emango du eta bularreko minbiziaren zergatia, tratamenduak eta prebentzioa izango ditu hizpide.

Hitzaldia datorren ostegunean 18:30ean izango da Alondigan eta herritarrak eta bereziki emakumeak bertara gonbidatuta daude. Izan ere, “bularreko minbiziaren detekzio goiztiarrari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, eta honi buruz ondo informatuak  egotea funtsezkoa da  guztiontzat” azaldu dute Katxalin Elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide