Getariako Udalak astelehen arratsalderako herritarrei zuzendutako batzar irekia antolatu du. Hilero antolatzen du Getariako Udalak agerraldia eta bertan udal ordezkariek hilean zehar landu dituzten gaien inguruko azalpenak ematen dizkiete herritarrei. Astelehenean Balentziaga kaleko lur azpiko aparkalekuak eta polikiroldegiko esleipena izango dute hizpide. Hitzordua astelehenean 19:00etan izango da udalbatzar aretoan eta herritar oro bertan parte hartzera gonbidatuta dagoela jakinarazi dute Getariako Udaletik.