‘Gazte Informazio Bulegoko Antena’ beka eskatu daiteke dagoeneko

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 28a

Gazte Informazio Bulegoko Antena gisa aritzeko beka lortzeko izen ematea zabalik dago. Bekaren helburua 2012-2013 ikasturtean zehar Gazte Informazio Bulegoko informazioa ikastetxeetan banatzea da.

Eskoletan eta Zarautzen dauden informazio paneletan Gaz...

Gazte Informazio Bulegoko Antena gisa aritzeko beka lortzeko izen ematea zabalik dago. Bekaren helburua 2012-2013 ikasturtean zehar Gazte Informazio Bulegoko informazioa ikastetxeetan banatzea da.
Eskoletan eta Zarautzen dauden informazio paneletan Gazte Informatzaileak banatutako ekitaldi, aisialdi-ekintza, lan-eskaintza, diru-laguntza, lehiaketa eta beste hainbati buruzko kartelak jartzea da funtzioa. Beka bakoitza 400 eurotakoa izango da, eta proiektua binaka aurkeztuz gero, kopuru hori partaideen artean banatuko da.
Honakoak dira bete beharreko baldintzak: 14 urtetik gora izatea eta Zarauzko ikastetxe batean matrikulatuta egotea.
Izena emateko epea urriaren 5ean amaituko da eta ikastetxe bakoitzari beka bat eskainiko zaio.
Informazio gehiago eta izen emate orria lortzeko, Zigordia kaleko 34. zenbakian dagoen Gazte Informazio Bulegora jo beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide