Datorren astelehenean, 19:00tan Udala informatzen hileroko aurkezpen irekia egingo du Udal Gobernuak, azkenaldiko udaleko berri eta proiektuak herritarrei aurkezteko asmoz. Jakinarazi dutenez, oraingoan gai interesgarriak lantuko dituzte: Balentziaga kaleko garajeak, polikiroldegiko esleipena…. Pleno aretoan izango da eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratu daitezen.