Zarauzko puntu beltzen diagnosia egingo dute, herritarrekin elkarlanean

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko irailaren 28a

Mugikortasun murriztua duen jendea, emakumeak edo bestelako sentsibilitateek, hiriaren geografiak eta ertzak beste modu batera bizi dituzte». Horien errealitatea ezagututa, hirigintzan genero-inpaktua aplikatu eta Hiri debekatuaren mapa osatzeko proiektua aurkeztu zuten atzo Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotzi Ane Eizmendik eta Elhuyar Aholkularitza eta Hiria Kolektibo ordezkari Maddi Garciak. Zarautzen hirigintza eta generoaren inguruko diagnosia egitea eta proposamen zehatzak lantzea da proiektuaren funtsa, genero inpaktua kontuan hartuta eta «kalean zehar lasai mugitzeko, egoteko edo herria bizitzeko» helburuarekin. Jakinarazi dutenez, lau lan ardatz izango ditu lanketak: ekipamenduak, mugikortasuna, espazio publikoa eta presentzia sinbolikoa. «Horrek esan nahi du emakumeek zein gizonek aukera berekin eta segurtasun osoz herrian ibiltzeko ahalegina egingo dugula», gaineratu zuen Garciak: «Erantzukidetasuna sustatuko duten baliabideak sortuz, kaleak seguruak izan ditezen horiek birpentsatuz, mugikortasun kolektiboen inguruko hausnarketa eginez eta herri egituran eta kaleetan emakumeen bisibilizazioa bilatuz». Parte hartze prozesua «Herria denontzat bizileku erosoa eta espazio publiko egokia izan dadin bilatu nahi dugu. Koskarik, harresirik, zailtasunik, mugarik eta espazio beltzik gabe. Espazio publikoa erabili, eta goza dezagun guztiok», azaldu zuen Berdintasun zinegotziak.Hori dela eta, herritarrekin landuko dute, parte hartze prozesuaren bidez: « Denon artean egiten badugu, ekarpenekin, denontzat erosoa, erabilgarria eta benetan publikoa izango den herri eremu bat egin dezakegulako, mugarik gabe». Ildo [...]

Maddi Garcia (ezkerrean) eta Ane Eizmendi, Frantziskotarren elizaren pareko lur azpiko pasabidean, herriko puntu beltz batean (Argazkia: Ainara Lozano)

Mugikortasun murriztua duen jendea, emakumeak edo bestelako sentsibilitateek, hiriaren geografiak eta ertzak beste modu batera bizi dituzte». Horien errealitatea ezagututa, hirigintzan genero-inpaktua aplikatu eta Hiri debekatuaren mapa osatzeko proiektua aurkeztu zuten atzo Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotzi Ane Eizmendik eta Elhuyar Aholkularitza eta Hiria Kolektibo ordezkari Maddi Garciak.

Zarautzen hirigintza eta generoaren inguruko diagnosia egitea eta proposamen zehatzak lantzea da proiektuaren funtsa, genero inpaktua kontuan hartuta eta «kalean zehar lasai mugitzeko, egoteko edo herria bizitzeko» helburuarekin.

Jakinarazi dutenez, lau lan ardatz izango ditu lanketak: ekipamenduak, mugikortasuna, espazio publikoa eta presentzia sinbolikoa. «Horrek esan nahi du emakumeek zein gizonek aukera berekin eta segurtasun osoz herrian ibiltzeko ahalegina egingo dugula», gaineratu zuen Garciak: «Erantzukidetasuna sustatuko duten baliabideak sortuz, kaleak seguruak izan ditezen horiek birpentsatuz, mugikortasun kolektiboen inguruko hausnarketa eginez eta herri egituran eta kaleetan emakumeen bisibilizazioa bilatuz».

Parte hartze prozesua
«Herria denontzat bizileku erosoa eta espazio publiko egokia izan dadin bilatu nahi dugu. Koskarik, harresirik, zailtasunik, mugarik eta espazio beltzik gabe. Espazio publikoa erabili, eta goza dezagun guztiok», azaldu zuen Berdintasun zinegotziak.Hori dela eta, herritarrekin landuko dute, parte hartze prozesuaren bidez: « Denon artean egiten badugu, ekarpenekin, denontzat erosoa, erabilgarria eta benetan publikoa izango den herri eremu bat egin dezakegulako, mugarik gabe».

Ildo horretatik, hainbat tailer antolatu dute  ordezkari politiko, udal teknikariekin zein herriko askotariko elkarteekin.Tailerren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Berdintasun Sailera, 943- 005117 telefonozenbakira,  deitu beharko dute  edota  berdintasuna@zarautz.org helbidera mezu elektronikoa bidali .

Urrats ugari
Prozesua lehen urratsak ematen ari da. Lehenbizi, Zarauzko egoeraren diagnostikoa egingo da. Urtarrilean eta otsailean, detektatu diren puntu beltzetan nola esku hartu aztertuko da. Amaitzeko,  egin beharreko aldaketa zein berrikuntzekin plangintza bat osatuko da.

Prozesuaren fase guztietan herritarren parte-hartzea «oso garrantzitsua» dela adierazi dute, bai diagnostikoa egiterakoan eta baita eman daitezkeen pausoak aztertzerakoan ere. Amaitzean, prozesuaren emaitzak aurkeztuko dituzte.

——————————

Tailerren egutegia

-Urriak 3, asteazkena. 10:00etatik 12:00etara, erretiratuekin.
-Urriak 3, asteazkena.  17:00etatik 20:00etara, Hezkuntza sailekoekin.
-Urriak 4, osteguna. 17:00etatik 20:00etara, herritarrekin euskaraz.
-Urriak 10, asteazkena. 10:00etatik 12:00etara, erretiratuekin.
-Urriak 10, asteazkena. 18:00etatik 21:00etara, Berdintasun kontseiluarekin.
-Urriak 11, osteguna. 17:00etatik 20:00etara, herritarrekin  gaztelaniaz.

Bilera guztiak Etxezabalan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide