Sanmieletan, herritarrak artista

Zestoako Hitza 2012ko irailaren 28a

Udazkenaren etorrerarekin batera, sanmielak ate joka izan ohi dituzte Aizarnazabalen. Pasa zen asteburuan dagoeneko hasi ziren festetarako motorrak berotzen, Euskal Jai Egunarekin. Baina ofizialki gaur hasiko dituzte herriko jaiak, eta ez edonola, gainera. Txupinazo huts batetik harago, herriko talde batek antzerki saioa eskainiko du udaletxe aurrean, suziriaren uneari sarrera emateko. «Honetan hasi aurretik, txupinazoa eskas antzekoa gertatzen zen, eta jende gutxi inguratzen zen», adierazi du Aizarnazabaleko Adiskide Bertso Elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Duela zazpi urte hasi ziren antzezlana prestatzen, eta ordutik urtero ukitu propioa eskaintzen diete festei, sanmieletako ohitura bihurtzeraino. Aurten, ordea, ez dute aurreratu nahi izan antzerkia zeren ingurukoa izango den; herritarrei ezustekoa eman nahi diete, baina umore faltarik ez dute izango, eta hamabi lagun inguruk aizarnazabaldarrak «barrez lehertzen» jarriko dituztela adierazi dute. 19:00etan izango da saioa. Ez da, ordea, herritarrek eskainitako ikuskizuna bakarra izango gaukoa; bihar, jaietako konpartsa egingo dute bigarren aldiz, iazko erantzunaren ondoren. Hogeita bost gazte inguruk kabaretaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute, eta dantza eta antzerkia uztartuko dituzte. Gaur, Umeen Eguna Umeen Eguna ospatuko dute gaur, eta horiei zuzendutako hamaika ekimen izango dira goizetik hasita. Txupinazoaren ondoren, kroketa lehiaketa izango da, eta parte hartzaileek 19:45earako aurkeztu beharko dituzte produktuok; gehienez, hamar kroketa aurkezteko aukera izango du bakoitzak. [...]

Aizarnazabalen, 2010eko sanmieletan, sagardoaz gozatzen (Onintza Lete Arrieta/Urola Kostako Hitza)

Udazkenaren etorrerarekin batera, sanmielak ate joka izan ohi dituzte Aizarnazabalen. Pasa zen asteburuan dagoeneko hasi ziren festetarako motorrak berotzen, Euskal Jai Egunarekin. Baina ofizialki gaur hasiko dituzte herriko jaiak, eta ez edonola, gainera. Txupinazo huts batetik harago, herriko talde batek antzerki saioa eskainiko du udaletxe aurrean, suziriaren uneari sarrera emateko. «Honetan hasi aurretik, txupinazoa eskas antzekoa gertatzen zen, eta jende gutxi inguratzen zen», adierazi du Aizarnazabaleko Adiskide Bertso Elkarteak, ekimenaren antolatzaileak. Duela zazpi urte hasi ziren antzezlana prestatzen, eta ordutik urtero ukitu propioa eskaintzen diete festei, sanmieletako ohitura bihurtzeraino. Aurten, ordea, ez dute aurreratu nahi izan antzerkia zeren ingurukoa izango den; herritarrei ezustekoa eman nahi diete, baina umore faltarik ez dute izango, eta hamabi lagun inguruk aizarnazabaldarrak «barrez lehertzen» jarriko dituztela adierazi dute. 19:00etan izango da saioa.

Ez da, ordea, herritarrek eskainitako ikuskizuna bakarra izango gaukoa; bihar, jaietako konpartsa egingo dute bigarren aldiz, iazko erantzunaren ondoren. Hogeita bost gazte inguruk kabaretaren inguruko ikuskizuna eskainiko dute, eta dantza eta antzerkia uztartuko dituzte.

Gaur, Umeen Eguna
Umeen Eguna ospatuko dute gaur, eta horiei zuzendutako hamaika ekimen izango dira goizetik hasita. Txupinazoaren ondoren, kroketa lehiaketa izango da, eta parte hartzaileek 19:45earako aurkeztu beharko dituzte produktuok; gehienez, hamar kroketa aurkezteko aukera izango du bakoitzak. Gauean, berriz, danbor doinuek girotuko dute herria, helduen danborrada egingo baitute hamalaugarren urtez.

Bihar San Miel Eguna izango da, eta ohiko ekimenak izango dira; hala nola, meza nagusia, sagardo lehiaketa eta mus eta eskoba txapelketak egingo dituzte, eta 19:00etan IV. Joxe Larrarte Memorialaren finala jokatuko da. Igandean amaituko dira festak, eta orduan ere danbor doinuak izango dira nagusi, baina kasu honetan haurrek girotuko dituzte kaleak. Herri kirolek eta txapelketek tarte berezia izango dute.

Bailarako auzoetan ere jaia
Aizarnazabalen ez ezik, eskualdeko hainbat auzotan ere ospatuko dituzte sanmielak. Hain zuzen ere, Aiako Laurgain auzoan, Zarauzko Itxasmendi auzoan eta Zumaiako Artadi auzoan hamaika ekimen izango dira asteburuan, eta txapelketek eta giro herrikoiak protagonismo berezia hartuko dute.

—————————-

Egitarauak

Aiako Laurgain auzoa
Irailak 28, gaur.
- 21:00etan. Herri afaria izango da. 25 eurotan hurrengo menua: mokaduak, txuleta eta entsaladak, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa.
- Segidan. Erromeria izango da goizaldera arte.

Irailak 29, bihar.
- 11:00etan. Meza.
- Ondoren. Hamaiketakoa; haragi-egosia eta txorizoa banatuko dute.
- Gero. Herri kirol jaialdia izango da. Bitartean, Ostolaza eta Andonegi trikitilariek alaituko dute giroa.
- Arratsaldean. Mus Txapelketa Atseden-Toki Elkartean.
Izena 16:00etatik 16:30ak bitartera eman beharko dute txapelketan parte hartu nahi dutenek.
- 23:00etatik aurrera. Ostolaza eta Andonegi trikitilarien saioa.

Aizarnazabal
Irailak 28, gaur. Umeen Eguna.
- 10:00etan. Umeen txupinazoa.
- 11:00etik 14:00etara. Umeentzako puzgarriak.
- 15:00etik 18:00etara. Puzgarriak.
- 15:00etik 20:30etara. Jon disko-jartzailea.
- 19:00etan. Adiskide Bertso Elkartearen eskutik, bertso hizketan. Txupinazo ofiziala.
- Gero. Kroketa lehiaketa. Kroketak jasotzeko azken ordua, 19:45ean. Pertsonako hamar kroketa aurkeztu ahalko dira gehienez.
- 21:00etan. Danborradako partaideen afaria, herriko elkarteetan.
- 23:00etan. XIV. Helduen Danborrada, Zumai txarangarekin.
- 00:00etan. Egan taldearekin erromeria.

Irailak 29, bihar. Sanmiel Eguna.
- 10:00etan. Goiz eresia herriko txistulariekin.
- 11:00etan. Meza Nagusia.
- Ondoren. XXVIII. Sagardo Lehiaketa txorizo dastaketarekin.
- Aldi berean. Bolo txapelketa.
- 16:30ean. VIII. Mus Txapelketa eta VIII. Eskoba Txapelketa. Izen ematea 16:00etan hasiko da, plazan.
- 19:00etan. IV Joxe Larrarte memorialaren finalak.
- 23:00etan. Konparsa, Kabaret.
- 00:00etan. Joxpa taldearekin berbena.

Irailak 30, igandea.
- 10:00etan. Goiz eresia herriko txistulariekin.
- 11:00etan. Meza Nagusia.
- 11:30ean. Kintopeko V. Ardi Txakur Lehiaketa, eskola atzeko zelaian.
Partaideak: Mikel Garaiar, Pello Pagadizabal, Pello Segurola, Inaxio Etxeberria, Joxe Antonio Arrillaga eta Manuel Gorriti.
- 18:00etan. Asto proba herriko plazan. Artabilla-Xarpa.
- Ondoren. Euskadiko II. Aizkolarien finala, herriko plazan. Partaideak: Ion Irazu, Ander Erasun, Jon Larrañaga, Oihan Larretxea, Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua. Bi enbor kana erdiko, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor moztuko dituzte.
- Ondoren. Ansorregi eta Larrañagaren erromeria. Saioak 23:00ak arte iraungo du..
- 23:30ean. Jaiei amaiera emateko traka.

Zarauzko itxasmendi auzoa
Irailak 28, gaur.
- 18:00etan. Jaien hasiera traka eta suziriak jaurtiz.
- 18:30ean. Txorizo egosia banatuko dute.
- Ondoren. Karpan diskoteka izango da eta Txantxan auzoko maskotak udako abestia dantzatuko du.
Karpan biltzen direnei Txantan maskotaren elastikoa janzteko eskatu diete antolatzaileek. Elastikoa ez dutenek karpan bertan erosteko aukera izango dute.
- 12:30etik egunsentira arte. Diskoteka.

Irailak 29, bihar.
- 11:00etan. Tiro lehiaketa karabinaz 14 urtetik gora dituztenentzat.
- 12:00etan. Toka Txapelketa.
- 13:00etan. Auzoko tabernetan zehar poteoa hasteko geratuko dira auzotarrak karpan.
- 14:30ean. Herri bazkaria karpan. Txartelak Zuazo tabernan erosi behar dira aurretik.
- 18:00etan. Carrillo Stunt Show motor erakustaldia.
Dani Carrillo pilotu karaluniarrak eta beste bi pilotuk lau motorrekin erakustaldia egingo dute.
- 20:00etan. Saiheski errea eta Gernikako piperrak parrilan erreta eta txotxetik sagardoa dastatzeko aukera.
- 23:30etan. Gau dantza Jalisko Band musika taldearen eskutik egunsentira arte.

Irailak 30, igandea.
- 11:30etik 13:30era. Haurrentzat parkea.
- 13:00etan. Patata Tortilla Lehiaketa. Lehiaketako irabazleak bi lagunentzat afari etabazkaria irabaziko du, Amezti Gain Sagardotegian Asteburuko Menua.
- 16:00etatik 19:00etara. Haurrentzat parkea.
- 18:30ean. Eusko Label parrilada. Hanburgesak, gernikako piperrak parrilan erreta eta sagardoa txotxetik dastatzeko aukera.
- Komeni den orduan. Itxasmediko Txantxan maskotari agurra egingo diote.

Zumaiako Artadi auzoa
Irailak 28, gaur.
- 21:00etan. Bertso afaria izango da Iker Zubeldia eta Jesus Mari Irazurekin.

Irailak 29, bihar.
- 11:00etan. Meza.
- 12:00etan. Binakako pilota partidak izango dira Iribarri eta Apezetxea Altuna eta Olaetxeak osatutako bikotearen aurka.
- 13:00etan. Txakolin dastatzea. Bertsolariek eta Izer eta Alabier trikitilariek giroa alaituko dute.
- 16:30ean. Zezenak eta pottokak.
- 18:00etan. Txinga lehiaketaren XI. edizioa eta 18 urte azpiko Txinga Lehiaketaren I. edizioa. Ondoren lokotx bilketa.
- Ondoren. Sagardo dastatzea. Bertsolariek eta Izer eta Alabier trikitilariek giroa alaituko dute.

Irailak 30, igandea.
- 11:00etan. Meza.
- 12:00etan. Herri kirol jaialdia. Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III, Jose Mari Telletxea eta Jose Felix Zubizarretak parte hartuko dute.
- Ondoren. Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.
- 14:00etan. Bazkaria bailarako adinekoekin eta Artadi K.L.E-ko ohorezko bazkideekin.
- 16:30ean. Zezenak eta pottokak.
- 18:00etan. Artadiko XIV. Trikitilari Txapelketa. Hurrengo trikitilariek parte hartuko dute: Itsaso Elizaguren eta Irune Elizaguren, Xabi Urtasun eta Eider Pikabea, Beñat Ganboa eta Julene Otegi, Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero.
- Ondoren. Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide