Ahaztuak elkarteko bozeramaile Martxelo Alvarezek Infozazpi Irratian esan duenez, Jaurlaritzako Gobernuko Biktimen Arretarako zuzendari Maixabel Lasa Zarautzen izango da gaur eguerdian, Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren oroimenez Ahaztuak elkarteak antolatu duen ekitaldian.
Azaldu duenez, asteartean deia jaso zuten Giza Eskubideen Departamentutik ordezkaritza bat bidaltzeko oztoporik izango litzatekeen galdetuz. Alvarezek esan du berak “sekula” ez diola oztoporik jarri inori, baina argi utzi du Zarauzkoa Ahaztuak elkarteak Txiki eta Otaegiren senideekin batera antolatzen duena ez dutela utziko «ekitaldi politiko edo hateskundeetako marketin ekitaldia» bihur dadin.