Jada aurkez daitezke lanak Bizenta Mogel lehiaketara

Ane Olaizola 2012ko irailaren 27a

Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin, Bizenta Mogel XXXI. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan hamazortzi urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte, eta horiek urriak 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, udaletxean; Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g, Azkoitia 20720 helbidera bidali behar dira lanak. Horiek gaitzizen batekin egon behar dute izenpetuta; hala, ipuinarekin batera beste kartazal bat aurkeztu beharko dute. Bertan, gaitzizen berarekin batera, idazlearen datu pertsonalak jasoko dituzte. Lanak orijinalak izan beharko du, aurretik inon argitaratu edo saritu gabekoa, eta euskaraz idatzi beharko dituzte; gutxienez lau orriko luzera izan behar dute; gehienez hamar orrikoa. Halaber, lanak orriaren alde batetik idatzi behar dute, tarte bikoitzarekin. Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnek 330 euro eta oroigarria eta 200 euro eta oroigarria, hurrenez hurren.

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira (Urola Kostako Hitza)

Azkoitiko Kultur Elkarteak, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin, Bizenta Mogel XXXI. Ipuin Lehiaketa antolatu du. Lehiaketan hamazortzi urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte, eta horiek urriak 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, udaletxean; Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g, Azkoitia 20720 helbidera bidali behar dira lanak. Horiek gaitzizen batekin egon behar dute izenpetuta; hala, ipuinarekin batera beste kartazal bat aurkeztu beharko dute. Bertan, gaitzizen berarekin batera, idazlearen datu pertsonalak jasoko dituzte. Lanak orijinalak izan beharko du, aurretik inon argitaratu edo saritu gabekoa, eta euskaraz idatzi beharko dituzte; gutxienez lau orriko luzera izan behar dute; gehienez hamar orrikoa. Halaber, lanak orriaren alde batetik idatzi behar dute, tarte bikoitzarekin.

Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu, eta bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnek 330 euro eta oroigarria eta 200 euro eta oroigarria, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide