Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
«Diru publikoaren ahalik eta kudeaketa onena» egiteko asmoa du Azpeitiko Udalak. Horregatik, hainbat herritarrek ordaindu gabe dituzten zergak kobratzeko ahaleginak egingo dituela azaldu du, Azpeitiko Ogasuneko zinegotzi Manuel Unanuek. «Kudeaketa ona egiteko behar ditugun bitarteko tresnak jarriko ditugu martxan», adierazi du.
Herritarren %98k zergak eta tasak ordaintzen ditu, baina %2 horrekin «hainbat arazo» dutela esan du. «Ordaintzen ez duen gutxiengo horrek ere ordaindu dezan neurriak hartuko ditugu, eta eskura dauzkagun baliabide guztiak martxan jarriko ditugu», azaldu du. «Zergak eta tasak ia denok ordaintzetik, denok ordaintzera pasatu behar dugu», gaineratu du.
Hainbat zerga ordaindu gabe duten herritarrei, berriro ordainagiriak helarazi dizkie Udalak.