Baldekazua eta botaura ekimenarekin emango diote hasiera, bihar arratsaldean, Orioko 5. Gazte Festei. Kalez kale ibiliko dira ura botatzeko eskatzen, bainujantziekin edo surfeko arropekin. Azken urtetako danborrada alboratu eta zerbait berria egitea bururatu zaie; izan ere, «azkenaldian herriko jai guztietan egiten da eta ez da batere originala». Hala, Orioko Gazte Asanbladak hiru egunetako jaia antolatu du aurten ere, eta, ohiko moduan, ez dira koadrillen arteko txapelketak, jarduerak eta kontzertuak faltako. Paella lehiaketaren harian, bazkari herrikoian elkartuko dira larunbatean. Bazkalostea txirigotekin alaitu ostean, txarangaz lagunduriko poteoa egingo dute. Igandean, berriz, baltsa lasterketan lehiatzeko egingo dute bat.
-------------------------------
Orioko 5. Gazte Festak
Irailak 28, bihar
-18:30ean. Festen hasiera:
Baldekazua eta botaura.
-Ondoren. Argazkia plazan.
-23:00etan. Kontzertua, plazan: Blaka eta Willis Dummond.
Irailak 29, Etzi
-12:30ean. Paella Lehiaketa, plazan.
-14:30ean. Bazkaria, plazan.
-Ondoren. Txirigotak eta potetxaranga jolasekin.
-23:00etan. Kontzertua, plazan: Fly Shit eta Fun & Go.
Irailak 30, igandea
-06:00etan. Gaupaseroen omenez, aulki jokoa eta diana.
-17:00etan. Baltsa lasterketa.
-Ondoren. Kontzertua, plazan: Ri Ta Karre.
-Amaitzeko. Kixkurnen jaitsiera.