Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELA eta LAB sindikatuek greba arrakastatsutzat jo dute Urola Kosta eskualdean. Biek azpimarratu dute industrian grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan dela, eta salbuespen gisara Zumaiako GKN eta Azpeitiko Sidenor enpresak aipatu dituzte; "horietan indar handia dute CCOO eta UGT sindikatuek", gaineratu dute. Hain zuzen ere, bi sindikatu horiek ez dute bat egin Espainiako Gobernuaren murrizketen kontra deitutako greba deialdiarekin. Irakaskuntzan eta merkataritzan ere greba "ira erabatekoa" izan da bi sindikatuentzat.
"Hemendik aurrera ere mobilizazioekin jarraitu beharko da" ELAren eta LABen ustez. LABek azpimarratu duenez, goizeko herrietako mobilizazioak "jendetsuak" izan dira, eta "besteetan baino jende gehiago mobilizatu da". Azpeitikoa nabarmendu du batez ere.
Orokorrean, beste behin datu dantza izan da nagusi grebaren jarraipenari dagokionez; sindikatuentzat oso arrakastatsua izan bada, Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartearentzat, esaterako, arrakasta ez da izan handia. Confebask enpresarien elkarteak adierazi du, bere aldetik, grebaren jarraipena «inoizko txikiena» izaten ari dela.