Zarauzko Udaleko Prebentzio Sailak gurasoentzat tailerrak antolatu ditu. Bertan, haurren garapen ebolutiboa eta psikoafektiboaren inguruko informazioaz gain, egunerokoan guraso bakoitzak haurrekin bizi dituen egoerak landuko dira.
Talde bat 3-7 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzendua izango da eta bestea 8-12 urteko haurren gurasoentzat. Izena emateko 943-005127 telefonora hots egin edo prebentzioa@zarautz.org-ra idatzita behar da.