Azpeitiko Udalak geriatria ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 25a

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuak sailak etxez etxeko laguntzako edota geriatriako ikastaroa antolatu du. Ikastaroa 300 ordukoa da: 200 teorikoak eta gainontzekoak, praktikoak. Ikastaroan parte hartzeko 50 euro ordaindu behar dira. Saioak 15:30etik 19:00etara izango dira. Izena ostiralerako eman behar da udaletxean, gizarte zerbitzuetako bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide