Urriaren 1ean hasiko da dardo denboraldi berria

Karkara.eus 2012ko irailaren 24a

Irailaren 25a da izena emateko azken eguna

Badator dardo denboraldi berria Oriora, laster

hastekoa baita 7. Neguko dardo torneo. Unar dardo taldeak antolatuko du eta aurten lau  tabernatako dardo zaleek hartuko dute parte: Aurrera, Blink, koast...

Irailaren 25a da izena emateko azken eguna

Badator dardo denboraldi berria Oriora, laster hastekoa baita 7. Neguko dardo torneo. Unar dardo taldeak antolatuko du eta aurten lau  tabernatako dardo zaleek hartuko dute parte: Aurrera, Blink, koasta eta Tragoxka. Txapelketak maila herrikoia izango du eta torneoa amaitzen duten guztientzat sari banaketako afaria izango da; irabazleentzat, berriz, garaikurrak. Izena emateko azken eguna irailaren 25a da eta parte hartzaile bakoitzak 2 euro ordaindu beharko ditu. Torneoko lehen saioa urriaren 1ean egingo dute. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, aurrez aipatutako tabernetan emango diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide