Gaur goizean, 11:00ak ingururako Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan eguerdian banatuko zituzten saiheski erreen usaina nabari zen. Izan ere, gaur eguerdian Murkil Zarauzko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatuta Murkil Eguna ospatu dute. 12:00etarako haurrentzat prestaturiko jarduerak hasi dira, herriko txikienek esku-lanak egin dituzte eta aurpegia margotzeko aukera izan dute bertan.
Ondoren, sagardo eta saiheski erre dastaketa abiatu dute. Larunbatetan Lege Zaharren Enparantza inguruan erosketak egiten ibiltzen diren herritarrez gain, jendetza bildu da eguerdi partean plaza inguruan jai giro eta eguraldi bikainaz gozatzeko asmoz. Gainera, txaranga hotsek alaitu dute festa.


