Zarauzko haur eta gaztetxoek Txirrindulari Txikien Eguna ospatu dute

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 22a

Asteartetik gaur arte Mugikortasun Astea ospatu dute Zarautzen, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat eginda. Mugikortasun jasangarria sustatzea izan da aste honetako eginbeharra. Ildo horretatik, mugikortasun eredu zehatza bultzatu da a...

Asteartetik gaur arte Mugikortasun Astea ospatu dute Zarautzen, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat eginda. Mugikortasun jasangarria sustatzea izan da aste honetako eginbeharra. Ildo horretatik, mugikortasun eredu zehatza bultzatu da astean zehar, auto pribatua baztertuz eta oinez, bizikletaz edota garraiobide publikoan ibiltzera animatuz herritarrak.

Gaur, Autorik Gabeko Eguna izan da Europan osoan zehar eta Zarautzen egitasmoarekin bat egiteko Zarauzko Zikloturista Elkarteak eta Zarauzko Udalak antolatuta, Txirrindulari Txikien Eguna ospatu dute. Goizeko 10:00etan bildu dira ehundaka haur eta guraso Lizardi Institutuan ekimenean parte hartzeko asmoz eta giro aparta izan dute. Gaztetxoak Asti aldera bizikleta martxa egin dute eta haurrek, berriz, Lizardi Institututik aterata Abendañora joan-etorria egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide