Urriaren 1ean hasiko dute Artezaleakeko ikasturte berria

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 21a

Urriaren 1ean hasiko du Artezaleak taldeak ikasturtea. Ohi bezala, helduentzat hainbat ikastaro prestatu dituzte: keramika, joskintza, ehoziri edo bolillo eta bestelako hari lanak, esmalteak, bonsaien zainketa, eskulanak, altzari eta bestelako objektuen zaharberritzea, marrazki eta pintura, argazkilaritza eta histori eta musikaren historia, besteak beste. Aurten, Menoskako Izaskun Zaratek zuzenduko du azken ikastaro hori. Pintura eta marrazkien tailerra, aldiz, Manu Muniategik gidatuko du; goi mailako ikasleentzat jarraipen pertsonalizatua eskainiko du eta eta hutsetik hasten direnentzat ere trebatuko ditu baita ere. Argazkilaritzako ikastaroek alde teoriko zein praktikoa izango dute, bestalde. Historia eta musikaren historiaren inguruko eskolak, berriz, teorikoak izango dira, osotasunean. Haurrentzako eta gazteentzako eskaintza zabala Haurrentzako eta gaztetxoentzako ohiko marrazketa, pintura eta keramika eta plastika tailerrez gain, beste bi berri izango dira aurten: Artwork (askotariko motatako artea ikusi, entzun eta sortu ingelesez) eta Birziklatuz sortu (birziklatutako materialarekin diseinu berriak landuko dira bertan). Lehenbizikoa 7-10 urte bitartekoei egongo da zuzenduta eta bigarrena 8-12 urte bitartekoei. Informazio gehiago eskuratzeko Ebro Etxeko bulegora jo beharko da, 943-835568 telefonora deitu eta artezaleak@telefonica.net helbidera mezua bidali.  

Urriaren 1ean hasiko du Artezaleak taldeak ikasturtea. Ohi bezala, helduentzat hainbat ikastaro prestatu dituzte: keramika, joskintza, ehoziri edo bolillo eta bestelako hari lanak, esmalteak, bonsaien zainketa, eskulanak, altzari eta bestelako objektuen zaharberritzea, marrazki eta pintura, argazkilaritza eta histori eta musikaren historia, besteak beste.

Aurten, Menoskako Izaskun Zaratek zuzenduko du azken ikastaro hori. Pintura eta marrazkien tailerra, aldiz, Manu Muniategik gidatuko du; goi mailako ikasleentzat jarraipen pertsonalizatua eskainiko du eta eta hutsetik hasten direnentzat ere trebatuko ditu baita ere.

Argazkilaritzako ikastaroek alde teoriko zein praktikoa izango dute, bestalde. Historia eta musikaren historiaren inguruko eskolak, berriz, teorikoak izango dira, osotasunean.

Haurrentzako eta gazteentzako eskaintza zabala

Haurrentzako eta gaztetxoentzako ohiko marrazketa, pintura eta keramika eta plastika tailerrez gain, beste bi berri izango dira aurten: Artwork (askotariko motatako artea ikusi, entzun eta sortu ingelesez) eta Birziklatuz sortu (birziklatutako materialarekin diseinu berriak landuko dira bertan). Lehenbizikoa 7-10 urte bitartekoei egongo da zuzenduta eta bigarrena 8-12 urte bitartekoei.

Informazio gehiago eskuratzeko Ebro Etxeko bulegora jo beharko da, 943-835568 telefonora deitu eta artezaleak@telefonica.net helbidera mezua bidali.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide