Datozen hilabeteetan zabalduko dute Maria Etxetxiki Eguneko Zentroko bigarren solairuko apartamentuak. Etxebizitza tutelatuak dira honakoak; zortzi banakako, lau banakako egokitu, bi bikoitz eta beste bikoitz egokitu, hain zuzen. Horietako batean bizi nahi dutenek eman dezakete dagoeneko izena Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deituta, 943-005127 telefono zenbakira. Bertara deituta eskuratu ahalko da informazio osoa.
Etxe horiek eskatzeko, hainbat baldintza bete behar da: batetik, 60 urtetik gora izatea, eta bestetik, mugikortasunari dagokionez, autonomo izatea. Hori egiaztatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ebaluatuko du. Era berean, azken bost urtetan Zarautzen erroldatuta egon beharko dute eskatzaileek (salbuespen kasuak aztertuko dira).