Cambridgeko unibertsitateko azterketak egin ahal izateko izena eman daiteke da

Zarauzko Hitza 2012ko irailaren 21a

KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Parte hartzea irekia da; edonork eman dezake izena azterketa horiek egiteko. Hainbat mailetako azterketak egingo du...

KE-k Cambridgeko unibertsitatearekin duen hitzarmenaz baliatuz, Antoniano Ikastetxea Cambridgeko ESOL azterketen zentro aztertzailea da. Parte hartzea irekia da; edonork eman dezake izena azterketa horiek egiteko. Hainbat mailetako azterketak egingo dute: FCE First-a eta CAE Advanced-a. Lehenbizikoa, idatzizko atala, abenduaren 8an izango da; ahozkoa, berriz, azaroaren 16tik abenduaren 9ra (zehazteke dago eguna).  Advanced-aren idatzizko atala, berriz, abenduaren 1ean egingo dute, larunbatean, eta ahozkoa aurrekoaren data berdinean.

Urriaren 17a bitartean eman ahalko da azterketa horiek egin ahal izateko izena, ikastetxeko idazkaritzan. Azterketa Antonianon egin ahal izateko gutxienez 20 laguneko taldea osatzea beharrezkoa da. Ez bada taldea osatzen, ikastetxetik ahalik eta gertuen dagoen zentro batean egingo dira azterketak.

Informazio zabalagoa eskuratzeko:

Informazio gehiago: http://www.kristaueskola.org/acuerdos-institucionales.php?op=CAMBRIDGE

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide