Datorren igandean, irailaren 30ean, Zarautz Abesbatza Lerinen (Nafarroa) izango da, Francisco Escudero maisuaren omenez kontzertua eskaintzeko. Escuderoren arbasoak bertakoak zirela-eta, 11:30ean abestuko dute Santa Maria de la Asuncion elizan. Ohi bezala, Joxe Iturria izango dute lagun pianoan. Ondoren, jendaurrean emanaldia eskainiko dute, 7-8 kantu ingururekin, tartean konposatzailearen lau.