ZKEko Pilota saila urriko lehen astean hasiko da entrenamenduekin. Alebinetatik hasita, edonork eman dezake izena. Horretarako, ZKEko telefonora, 943-831463, deitu beharko da edota email bat bidali zke-cdz@zarautz.com helbidera.
Bestalde, Pilota sailak aurtengo denboralditik aurrera lehendakari berria izango duela jakinarazi dute: Juan Miguel Zubiri. Bi urte daramatza Zubirik sail horretako batzordekide gisa, eta ezintasun psikikoa dutenen taldeko entrenatzailea ere bada. Hark talde ederra izaten jarraituko duela adierazi dute: Pablo Etxeberria, Manu Urbieta, Maite Redondo, Pello Iturain, Iñigo Sorazu Xoaxu eta Aitor Urbieta.
Horrez gain, herriko jaialdiak antolatu eta federatuen txapelketetan parte hartzeaz gain, Pilota sailak herriko ikastetxeetan pilota sustatzeko entrenatzaile izateko interesa duenentzat prestakuntza ikastaroa antolatzen ari da. Ikastaroa Pilota Federazioko teknikari batek zuzenduko du eta laster emango dituzte ikastaro horren inguruko xehetasunak.