Gure Txeru Elkarteak ikasturte berria abiatu du eta urriaren 1ean emango die hasiera euskal dantza ikastaroei. Elkartetik adierazi dutenez, ikasturte honetako ordutegiak ikusgai daude Txeruko kanpokaldean. Ikastaroei buruzko zalantzak argitzeko Elkarteko kideekin jarri behar da harremanetan.
