Getariako Udalak euskara ikastaroak eskainiko ditu ikasturtean zehar. Euskara bultzatzeko taldeak sortu nahi dituzte herrian eta Udalaren asmoa EGA lantzeko eta euskararen inguruan lehen urratsak emateko ikastaroak sortzea da. Interesa dutenek ahal bezain laster jarri behar dute Getariako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan, 943-896024 telefono zenbakira hots eginda.