Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak 92 landare marihuana izateagatik

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 21a

Atzo arratsaldean Zarauzko Ertzain etxeko agenteek 30 urteko gazte oriotar bat atxilotu zuten 92 marihuana landare izateagatik. Ertzaintzatik adierazi dutenez, herrigunearen inguruan lur sail batean 92 marihuana landare, hainbat kukulu edo cogollo poltsa, landareak zaintzeko ongarriak eta lanparak eta landareak lehortzeko plastikoak zituen mutil gazteak. Agenteek 30 urteko mutil gaztea atxilotuta eraman zuten komisaldegira ustezko osasun publikoaren aurkako delitua egotzita. Bertan, jarraitu beharreko izapideak egin ondoren, gaztea aske utzi zuten epaileak deitu zain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide