Berdintasunerako diagnostikoa egingo du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko irailaren 21a

Orioko Udalak herrian emakumezkoen eta gizonezkoen artean benetako berdintasuna lortu nahi du. Horretarako lehenik eta behin Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Diagnostikoa martxan jarriko du. 3 hilabete inguruko lana izango da eta lana behar den bezala egiteko herritarren parte-hartzea nahitaezkoa izango dela azaldu dute. Udaletik jakinarazi dutenez, diagnosiaren helburu nagusia herriko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko egoera zein den identifikatzea da. Ondoren, hor lortutako emaitzekin Udalak Berdintasun Planean zein lan ildo jarraitu behar duen zehaztuko du. Diagnosia behar bezala egiteko, bilerak, elkarrizketak eta herritarrekin topaketak egingo dituzte eta herriko eragileei galdetegiak pasatuko dizkiete. Beraz, datozen egunetan Murgibe enpresako langileak harremanetan jarriko dira oriotar askorekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide