Orioko Zero Zabor Taldea sortu zenetik, hondakinen kudeaketaren inguruan gai ugari jorratu dituzte eta ekimen ugari abiatu herrian. Ildo horretan bihar arratsalderako birziklapen kotzepatuaren inguruan hainbat egitasmoa antolatu ditu Orio Zero Zaborrek. «Hondakinen kudeaketaren bideak bi norabide ditu egun. Alde batetik, guk baztertzen dugun zabortegi-erraustegiaren aldekoa eta bestetik Zero Zabor filosofiarekin bat datorren birziklapenaren eta berrerabileraren aldekoa». Orioko Zero Zaborek azken horretan oinarrituta hainbat ekimen antolatu ditu biharko.
-------------------------------------
Egitaraua
Bihar
-Arratsalde osoan zehar. Proiekzioa eta erakusketak plazan.
-17:00etatik aurrera. Erabilitako materiala birziklatzen ikasteko haurrentzat tailerrak. Ondoren, txokolatada haurrentzat.
-19:00etan, gaztain erreak eta sagardoa banatuko dituzte.